Datorren ostiralean egingo da, Herriko Plazan, eta saritutako lanak San Pedro jaietan argitaratuko den literatur lehiaketaren liburuan agertuko dira.
Honako hauek dira marrazki lehiaketa arautuko duten oinarriak:
1.- Lehiaketarako marrazkiak ekainaren 6an egingo dira Herriko Plazan, 17:00etan hasita eta bertan entregatuko dira.
2.- Marrazkietarako gaia librea da.
3.- Partaide bakoitzak bi marrazki aurkez ditzake, gehienez.
4.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
5.- Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
6.- Marrazkiak folio tamainan aurkeztuko dira. Udalak jarriko ditu folioak eta pinturak; marrazkiak bertan egin behar dira, atzealdean honako datuak jarrita:
– Izen-deiturak
– Adina
– Telefonoa eta ikasketa maila
7.- Udalak epaimahai bat izendatuko du, maila bakoitzeko lau marrazki onenak aukeratzeko. Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute.
8.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.