Aurtengo Kultur Aniztasunaren Jaia ekainaren 14an izango da

Kultur Aniztasunaren Jaiak 6. edizioa du aurten eta antolatzaileek prest dute programa dagoeneko. Jaia ekainaren 14an ospatuko da, larunbatarekin, eta egun osokoa izango da, eguerdian hasi eta gauera arte.

Guztira, 13 herrialdetako guneak jarriko dira plazan eta bakoitza herrialde horretako kulturaren eta gastronomiaren erakusgarria izango da. Hauek dira parte hartuko duten herriak: Maroko, Brasil-Bahia, Portugal, Nikaragua, Txile, Sahara, Brasil, Senegal, Honduras, Ekuador, Arjelia, Mexiko eta Argentina.

Udalak San Pedro festen barruan antolatu nahi zuen Kultur Aniztasunaren Jaia, azken bi urteotan bezala, pentsatzen duelako horrela hobeto betetzen duela daukan helburu integratzailea. Nolanahi ere, batzorde antolatzailearen gehiengo handi batek nahiago zuen jaia aurten aparte ospatzea eta horrela egingo da.

Jaiaren antolatzaileak

Aniztasuna14

 

Aniztasuna14-2