Uztailaren 26an, larunbatarekin, bigarren eskuko gauzen azoka izango da goizean Herriko Plazan.
Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, aldez aurretik egin behar du eskaria, udaletxera deituta. Udalak mahaia eta astoak jarriko dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea. Udalean abisatzeko azken eguna osteguna izango da, uztailak 24.
Azoka 10:00etan irekiko da eta goiz osoan izango da zabalik, 15:00ak arte.
Salmenta-gunea jartzeko eskaera egiteko, udaletxera deitu behar dute interesatuek.