Ekainaren amaieran ospatuko diren San Pedro jaiak lantzen hasia da Udala. Maiatzaren 18ko lehen bileraren ostean, bigarren saioa egingo dute hilaren 25ean, asteazkenarekin. Bilera 19:30ean izango da, kultur etxean.
Gaian interesa duten herritarrei zabaldutako deialdia da eta Orioko eragile guztiak daude gonbidatuta parte hartzera, jaien programa elkarlanean osatzeko.