Gaur, ekainak 15, irekiko da hondartza-denboraldia Orion, Gipuzkoako kostaldeko gainerako herrietan bezala. Irailaren 15a arte iraungo du.
Antillako kabinak martxan izango dira gaurtik aurrera, eta doan izango da komunak eta dutxa hotzak erabiltzea. Aulkiak, surf-taulak eta eguzkitako aterkiak takiletan uzteko aukera ere izango da, eta prezioak hauek izango dira:
- Aulkiak, paipoak eta eguzkitako aterkiak: Eguna 0,6 euro, astea 2,50 euro, hilabetea 7,50 euro eta denboraldi osoa 20 euro.
- Etzaulkiak eta surf-taulak: Eguna 0,8 euro, astea 4,5 euro, hilabetea 12,50 euro eta denboraldia 30 euro.
Aurten Txu-txu trena ibiliko da berriro
Aurten Txu-txu trena ibiliko da ostera, herritik hondartzara joan-etorrian. Datorren astean jarriko da martxan zerbitzua eta horren zehaztasunak aurrerago emango ditu Udalak.