Atzeratu egin da Benito Lertxundiren larunbateko kantaldia

Traducción automática al castellano

Datorren larunbatean, azaroak 16, Benito Lertxundik Orion eman behar zuen kantaldia atzeratu egin behar izan dute antolatzaileek, kantariaren osasun-arazoengatik.

Kantaldia abenduaren 28an egingo da, larunbatarekin, toki eta ordu berean: Karela kiroldegian, 22:00etan.

 

Txartela erosi dutenentzako oharra

Txartela erosita daukatenek (internet bidez, Ontza paper-dendan edo Kutixi kafetegian) ez dute ezer egin behar abenduaren 28ko kantaldira joateko. Larunbateko kontzerturako erosi zuten txartelak balioko die abenduaren 28ko kontzerturako.

Abenduaren 28ko kantaldira joan ezin dutenek, berriz, honela jokatu behar dute, ordaindutako dirua berreskuratzeko:

  • Txartela Ontza paper-dendan edo Kutixi kafetegian erosi dutenek: txartela erosi zuten tokira joan behar dute eta, txartela uztearekin batera, dirua itzuliko zaie zuzenean.
  • Txartela internetez erosi dutenek: bidali e-mail bat info@kantaitaenea.com helbidera, argi adieraziz txartela erosi duenaren izen-abizenak, eta bertatik esango dizuete diru-itzulketa nola egingo den.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.