Garabide elkartea elkarlanean ari da Mexikoko nawat hizkuntza-komunitatearekin

Traducción automática al castellano

Orioko Udalak diruz laguntzen du Garabide elkartearen jarduna eta, besteak beste, Mexikoko nawat hiztunekin elkarlanean egiten ari diren lana laguntzen du horrela.

Garabide eta Emun ari dira Tosepan izeneko kooperatiban hizkuntza-plana ezartzen laguntzen, Euskal Herriko esperientzietan oinarrituta. Horretarako, bi erakundeotako kideak bertan izan dira, Mexikoko Puebla estatuan, Quetzalan, azaroko bi astetan.

Garabideren webgunean informazio gehiago dago gaiari buruz:

https://www.garabide.eus/euskara/albisteak/tosepaneko-nawat-hizkuntza-plana-zein-urrun-eta-zein-hurbil

Bestalde, nawat hiztunekin aurten izandako esperientzia jaso du Puntua aldizkariak bost orrialdeko erreportajean:

Puntua aldizkaria. 218. zenbakia (PDF)

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.