Udalak bat egin du UEMAren «Bertatik Bertara» kanpainarekin, eta herriko establezimenduak suspertzeko ahaleginarekin uztartu du

Udalak banan-banan bisitatuko ditu herriko ostalaritza-establezimenduak egunotan, abian jarri duen merkataritza-kanpainaren barruan. Bisitaren helburuak hauek dira:

  • Udalak Orioko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko abiatutako egitasmoaren berri ematea eta horri buruzko iritzi eta ekarpenak jasotzea.
  • Ostalarien konplizitatea bilatzea aurrerantzean egingo diren lanetarako.
  • «Bertatik Bertara» kanpainaren mezua helaraztea: gertukotasunaren balioa eta, horrekin lotuta, zerbitzua euskaraz ematearen garrantzia nabarmentzea.
  • Gure establezimenduetako paisaia linguistikoa euskalduntzeko lanean sakontzea.

Paperezko mahai-zapiak

Bisita horietan, Udalak paperezko mahai-zapiak banatuko dizkie ostalariei, udako denboraldian erabiltzeko. UEMAk «Bertatik Bertara» kanpainarako sortutako diseinua egokitu du Udalak eta 5.000 mahai-zapi banatuko ditu doan herriko ostalarien artean.

Horrekin batera, establezimenduko oharrak eta kartelak euskaratzeko laguntza eskainiko die ostalariei, doan. Euskaratutako karteletan ere herriko dendak suspertzeko egindako kanpainaren irudiak eta estiloa erabiliko du Udalak, «Sartu kalera. Bizi kalea. Erosi Orion!» leloarekin batera.

 

kartelak20