Jarduera guztiak hamabost egunekoak dira, eta prezioa, jardueraren araberakoa. Taula honetan duzue ikastaroen informazio guztia.

Izen-emate prozedura

Izen-ematea maiatzaren 16tik 31ra egin behar da. Formulario hau bete eta ekintza antolatzen duen entitateari entregatu beharko zaio.

Kiroldegiko jardueren kasuan, harreran jasoko dituzte formularioak. Gainerakoetan, posta elektronikoz bidali beharko dira, eta zalantzak argitzeko aukera izango da.

Plaza konfirmatu ahal izateko, dagokion diru-sarrera egitea eta ziurtagiria antolatzaileari aurkeztea ezinbestekoa izango da.