San Pedro festak ekainaren 26tik 30era luzatuko dira aurten, eta Udalak ostiralean emango du egitarauaren berri. Aurten, Arrantzale Eguna ekainaren 27a izango da, eta egun horretako egitarauaren barruan, herri-bazkaria egingo da Herriko Plazan. Bazkaritarako txartelak asteazkenean, ekainak 10, jarriko dira salgai turismo-bulegoan, 17:00etatik aurrera.
Hiru menu desberdin izango dira aukeran:
- Lehen menua: Entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrillan eta pasteltxo dastaketa. Ogia, kafea eta edaria. 21 euro.
- Bigarren menua: Entsalada mistoa, barazki menestra, lasagna beganoa eta fruta. Ogia, kafea eta edaria. 21 euro.
- Hirugarren menua (haurrak): Iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrillan patatekin eta helatua. Ogia eta edaria. 14 euro.
Pertsonako bost txartel erosteko aukera izango da, gehienez.
