Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako entzunaldiak eskainiko dituzte ekainean. Instrumentu, kantu eta dantzako emanaldietan, ikasturtean zehar landutakoa erakutsiko diete herritarrei, senideei eta lagunei.
Ikasleak azken asteetan buru-belarri aritu dira emanaldiak prestatzen, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldietara.
Egitaraua:
Ekainak 12, ostirala
- Kantuko entzunaldia, 19:30ean, Salatxo aretoan.
Ekainak 15, astelehena
- Tronpeta eta flautako entzunaldia, 18:30ean, kultur etxean.
- Klarinete, saxofoi eta perkusioko entzunaldia, 19:30ean, kultur etxean.
Ekainak 16, asteartea
- Trikitixa eta pandero entzunaldia, 17:30ean, kultur etxean.
- Pianoko entzunaldia, 19:00etan, kultur etxean.
Ekainak 17
- Esku-soinu eta txistuko entzunaldia, 17:00etan, kultur etxean.
- Gitarra entzunaldia, 18:30ean, kultur etxean.
Ekainak 18
- Dantza ekitaldia, 17:00etan, Karela kiroldegian.
- Soka taldearen entzunaldia, 19:30ean, kultur etxearen atzeko plazan.
