Ekainaren 28an, larunbatarekin, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna ospatuko da herrian, eta jaiari lotuta, Arrantzale eta Harro lelodun txapak banatu ditu Udalak etxez etxe, San Pedro jaietako programarekin batera.
Udalak dei egiten die herritarrei txapa jantzita irten daitezen kalera larunbatean, eta horretarako, txapak doan jarri ditu eskuragarri turismo-bulegoan eta udaletxeko harreran.