Azken egunak txu-txuaren bonua 10 euroan erosteko

Maiatzean iragarrita bezala, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra txu-txu trenaren zerbitzua emango du Orioko Udalak. Trenaren erabilera sustatzeko, Udalak 10 euroan jarri du salgai uda osoko bonua, ekainaren 30era arte. Eta uztailaren 1etik aurrera, prezioa 20 eurokoa izango da.

Bonua turismo-bulegoan erosi behar da; horretarako, eskaera-orri bat bete behar da, eta karnet tamainako argazki bat entregatu.

Bonuaz gain, joaneko txartelak ere izango dira salgai uda osoan turismo-bulegoan, kanpinean eta trenean (gidariak izango ditu, baina kreditu-txartelarekin bakarrik erosi ahal izango dira). Euro bateko prezioa dute, eta 3 urtera arteko haurrek doan bidaiatuko dute. Herrigunetik hondartzara joateko edo bueltatzeko erabili ahal izango da joaneko txartel bakoitza. Eta 15 joaneko txartel-sorta 10 euroan erosi ahal izango da, baina bakarrik turismo-bulegoan eta udal- kanpinean.