Arraunetxeko apalen erabilera-zerga ordaintzeko borondatezko epea uztailaren 17ra arte luzatuko da

Orioko Udalak uztailaren 17ra arte luzatuko du Arraunetxeko hangarrean dauden apalen erabileragatiko zerga ordaintzeko borondatezko epea. 2026ko egutegi fiskalaren zehaztutako epea ekainaren 1etik uztailaren 3ra artekoa da, baina ontzien errolda osatzeko beharrezko informazioa uztailaren 1ean jaso zuen Udalak. Horregatik, borondatezko ordainketa-epea bi astez luzatzea erabaki du.

Erreziboak helbideratuta dituzten herritarrei, berriz, uztailaren 24an kargatuko zaie ordainketa kontu korrontean, iaz egin zen moduan.

Informazio gehiago behar duten herritarrek Udaleko bulegoetara jo dezakete, ohiko ordutegian: 8:30etik 14:30era.