Asteburuan banatu dira «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketaren aurtengo sariak

Argazkia: Maria Maya Manterola (Karkara)

 

Sariak banatzeko ekitaldia kultur etxeko areto nagusian egin zen, abenduaren 3ko 12:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin eta epaimahaikideekin batera. Ekitaldian parte hartu zuten, baita ere, Danbolin Musika Eskolako irakasle Amaia Gutierrez biolin-jotzaileak eta hainbat ikaslek.

Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Euskara batzordeko zinegotziak aritu ziren.

Lehiaketaren epaimahaia honela osatu da aurten: Rikardo Uzkudun, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikaria; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.

Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie parte-hartzaileei, «nork bere txokoan isilean sortutako lana guztion bistara ekartzeko ausardiagatik». Hamar lan saritu dituzte, baina merezimendu handiko lanak ere geratu dira irabazleen zerrendatik kanpo.

Sarituak

Ipuinak

  1. Lentejak. Garazi Urretabizkaia.
  2. Zaurietan zubia. Ainhoa Mujika.
  3. Aste bat oporretan. Libe Larrarte.

Accesita: Aldarrikapena. Iona Rekarte. 

Accesita: Kolore ukitua. Aritz Pardina. 

Bertsoak eta olerkiak

  1. Ume salduak. Ainhoa Mujika.
  2. Batek esanak. Goiuri Unanue.
  3. Amaren sua. Iñaki Iturain.

Accesita: Metaverso–Bertso-meta. Rosi Lazkano. 

Accesita: Elbarri. Ane Miren Fernandez. 

 

Saritutako lanak, urtarrileko Karkaran

Saritutako lanak Karkara aldizkariaren gehigarrian argitaratuko dira Gabonak eta gero. Webgune honetan ere irakurri daitezke:

EUSKARAZ GAZTE literatur lehiaketa 2022. Lan sarituak