Bigarren bilera irekia egingo du Udalak Orioko hezkuntza-eragileekin datorren asteazkenean, Orioko euskara-planaren lanketaren barruan

Bilera azaroaren 24an izango da, asteazkenarekin, 18:30ean, Salatxo aretoan.

Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da herriko hezkuntza-eragileekin. Lantalde horrek urriaren 26an egin zuen lehen bilera eta asteazkenekoa izango da bigarrena.

Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko hezkuntza-eragileak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.