ELA eta LAB sindikatuek deituta, apirilaren 23an hasitako mobilizazio zikloaren hirugarren urratsa egingo dute bihar, ekainak 4, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako langileek, Udalhitz-eko eta udaletako negoziazio-mahaietan lan-baldintzak hobetzea lortzeko.
Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa. Kanpinean, aldiz, gutxieneko zerbitzuak izango dira.
Kiroldegia, Saregile eta Udalak azpikontratatutako zerbitzuek erabiltzen dituzten eraikinak irekita egongo dira ohiko ordutegian.
