Bitartean folk taldeak kontzertua eskainiko du uztailaren 23an

 

Aire zabaleko kultur programazioarekin jarraitzeko, Bitartean taldeak kontzertua eskainiko du uztailaren 23an, larunbatarekin, Herriko Plazan. Ttarla dantza-taldearekin elkarlanean, Denak ez ziren indiano emanaldia aurkeztuko dute, 20:00etan hasita.

2021ean argitaratu zuten Kreolé bigarren diskoan, musika argentinarra eta euskalduna uztartu zituen folk talde hernaniarrak, eta ordutik, dozenaka emanaldi eskaini dituzte herriz herri. Uda honetan, Orion ez ezik, Errenterian, Aranon eta Oiartzunen ere izango dira.

Hemen ikus dezakezue ikuskizunaren aurrerapen bideoa: