Orioko Udalak bost lanpostu betetzeko deialdia kaleratu du: obra eta zerbitzuetako brigadaburuaren lanpostua, batetik, eta lau administrari-lanpostu, bestetik. Oposizio-lehiaketa bidez egingo dira hautaketa-prozesuak, eta deialdien oinarriak urtarrilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, horien laburpena kaleratu zen atzo Estatuko Aldizkari Ofizialean. Horrenbestez, gaur, otsailaren 18an, zabaldu da izena emateko epea, eta 20 lanegunez egongo da zabalik, martxoaren 17ra arte.
Administrari-lanpostuen kasuan, online egin behar da izen-ematea, lotura honen bidez. Brigadaburuaren prozesuan, aldiz, online ez ezik, modu presentzialean ere egin daiteke. Horretarako, formulario hau beteta aurkeztu beharko da udaletxeko bulego nagusian martxoaren 17an baino lehen.