Asteburu honetan, otsailak 22 eta 23, Piano Topaketak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, musika-eskolek eta pianoko irakasleek antolatutako ekimena da, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako 8-17 urte arteko 20 ikaslek hartuko dute parte, Elgoibarren egingo den saioan.
Elgoibarko Piano Topaketa otsailaren 22an egingo da, larunbatarekin, Inazio Bereziartua Musika Eskolako aretoan. Egun osoan, lau musika-eskolatako 92 pianojolek parte hartuko dute: Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskola, Zarauzko Imanol Urbieta Udal Musika Eskola, Zestoako Ertxiña Musika Eskola eta Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskola. Topaketaren helburua da ikasleei jendaurrean jotzeko espazio goxo eta atsegina eskaintzea, eta haiekin batera, senide eta lagunek ere, entzunaldiez gozatzea.
Hiru maila eta modalitate bereiziko dira, adinaren arabera, eta lau txandatan ariko dira. Txanda bakoitza bukatutakoan, ikasleei diploma bana emango zaie. Hauek dira Orioko parte-hartzaileak:
- TXANDAN, 10:00etatik 11:00etara, parte hartuko dute:
- Bakarlariak: Jon Salsamendi, Julen Txintxurreta.
- Lau-eskutara: Enzo Martínez eta Iosu Inclán, Liz Albizu eta Deyan Iddrisu.
- TXANDAN, 11:30etik 12:30era, parte hartuko dute:
- Bakarlaria: Ander Pérez.
- Lau-eskutara: Selina Chen eta Katixa Igoa.
- TXANDAN, 13:00etatik 14:00etara, parte hartuko dute:
- Bakarlariak: Ane Blázquez, Ganix Sukia.
- Lau-eskutara: Ander Pérez eta Diego Paredes, Arrate Igartua eta Arene Garmendia.
- TXANDAN, 16:30etik 17:30era, parte hartuko dute:
- Bakarlaria: Eki Artetxe.
- Lau-eskutara: Iraia Peña eta Irati Txintxurreta, Ander Roig eta Luken San José.
Orioko ikasleek konpositore hauen obrak joko dituzte: D. Kabalevski, M. Clementi, J. S. Bach, C. Gurlitt, F. Chopin, M. Mier, J. Bastien, Ch. Rollin, J. Storomi, P. Wedgwood, B. Steinberg, J. Kander eta J. G. William.
Danbolin Musika eta Dantza Eskolak emanaldiaz gozatzea opa die topaketan parte hartuko duten ikasleei eta Audra Almanaityte irakasleari.
