Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldiak egingo dituzte ekainaren 13tik 21era


Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako ekitaldiak egingo dituzte datorren ostiraletik aurrera. Instrumentuko kontzertuetan, ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko diete lagun eta senideei. Eta dantzako ekitaldiak ekainaren 21ean egingo dira, ostiralarekin, Arraunetxen.

Hau izango da egutegia:

Ekainak 13, ostirala:

  • Txistu kontzertua, 18:00etan, Musika eta Dantza Eskolan

Ekainak 16, astelehena:

  • Trikitixa entzunaldia, 19:00etan, kultur etxean

Ekainak 17, asteartea:

  • Kontzertu pedagogikoa, 17:00etan, kultur etxean
  • Piano entzunaldia, 18:30ean, kultur etxean

Ekainak 18, asteazkena:

  • Klarinete, saxofoi eta perkusio entzunaldia, 19:00etan, kultur etxean

Ekainak 19, osteguna:

  • Tronpeta eta flauta entzunaldia, 18:00etan, kultur etxean
  • Biolin entzunaldia, 19:00etan, Zimitorioan

Ekainak 20, ostirala:

  • Ikasle gazteenen dantza-ekitaldia, 17:00etan, Arraunetxen
  • Ikasle helduen dantza-ekitaldia, 18:30ean, Arraunetxen

Ekainak 21, larunbata:

  • Kantu entzunaldia, 19:00etan, Salatxo aretoan

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.