Orioko Udalak eginkizun askotarako bi ofizial kontratatzeko deialdia zabaldu du. Sei hilabeteko lanaldia izango da, goizez. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek ekainaren 17ra arte izango dute aukera izena emateko.
Eskaintzaren kodea 162025006186 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.