Danbolin Musika eta Dantza Eskolak ateak irekitzeko egunak antolatu ditu maiatzean eta ekainean

 

Maiatzaren 31n eta ekainaren 7an, ostiralak biak, ateak irekiko ditu Danbolin Musika eta Dantza Eskolak. Egun horietan, eskola ezagutzeko aukera izango dute herritarrek: eraikina bisitatu, eskaintzaren eta ikasketa-planaren berri izan, matrikulazioari begira dituzten zalantzak argitu…

Bestalde, egunotan banatuko da etxez etxe 2024-2025 ikasturteko informazioa biltzen duen eskuorria, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren orrialdean ere gaurtik aurrera kontsultatu daitezke egutegiaren, matrikularen eta eskaintzaren inguruko zehaztasunak.

Bisitak honela antolatu ditu Danbolin Musika eta Dantza Eskolak:

  • Maiatzaren 31n, ostirala, 17:00etan: 2018an eta 2019an jaiotako haurren gurasoentzat.
  • Maiatzaren 31n, ostirala, 18:00etan: 2017an edo aurretik jaiotakoentzat.
  • Ekainaren 7an, ostirala, 17:00etan: 2020an jaiotakoentzat (gurasoak eta haurrak).

Bisita horietara azaltzerik ez duenak aukera dauka edozein kontsulta telefonoz egiteko 943 833 727 zenbakian edo idatziz danbolinme@gmail.com helbidera.

Klaseak probatzeko aukera

Haurrek aukera izango dute klase batean parte hartzeko, tokia eta irakaslea ezagutu ahal izateko:

  • 2018an jaiotako haurrak: ekainaren 10ean eta 12an, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
  • 2019an jaiotako haurrak: ekainaren 10ean, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.

Instrumentuko edo dantzako irakaslearekin saio praktiko batean parte hartzeko, deitu eta hartu hitzordua.