Danbolin Musika eta Dantza Eskolak DanbolinFest jaialdia ospatuko du Lekunberriko Aralar Musika Eskolak lagunduta

Badator DanbolinFest jaialdia! Danbolin Musika eta Dantza Eskolak urtero antolatzen duen DanbolinFest jaialdia maiatzaren 10ean egingo da aurten, larunbatarekin.

Egunari hasiera emateko, kalejira egingo dute instrumentuko eta dantzako ikasleek musika eskolatik Herriko Plazara. Han, kontzertua emango dute Aralar Musika Eskolak eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, eta jarraian, bazkaria egingo dute eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Bazkalondoan, Bingo musikatua eta karaokea izango dira.

Hau izango da egitaraua:

  • 11:00 Kalejira, instrumentuko eta dantzako ikasleekin
  • 13:30 Aralar Musika Eskolaren eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren kontzertua
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:30 Bingo musikatua
  • 17:15 Karaokea