Festa-batzordeak hiru bilera egin ditu azken asteetan aurtengo San Pedro festak prestatzeko. Laugarren saioa gaurko zegoen aurreikusita, apirilak 29, baina Aste Santuko oporrak tarteko, batzordeak maiatzaren 6ra atzeratzea erabaki zuen. Horrenbestez, datorren asteartean, maiatzak 6, izango da bilera, 19:00etan kultur etxean.