Erregeen desfilea prestatzen hasteko bilera irekia deitu du Udalak azaroaren 9an

 

Bi hilabete eskas falta diren honetan, urtarrilaren 5eko Erregeen desfilea prestatzen hasteko bilera irekia deitu du Udalak. Azaroaren 9an, 19:30ean, izango da hitzordua, kultur etxean, eta interesa duten guztiei egin diete gonbita bertan parte hartzeko.

Pandemiaren eraginez, orain bi urteko desfilea bideo bidez jarraitu behar izan zuten herritarrek, eta iaz hainbat ezohiko neurri ezarri ziren pilaketarik ez izateko. Aurten, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzea sustatu nahi du Udalak ekimena antolatzeko.