«Errioa, gure nortasuna» hitzaldi-sortaren bosgarren eta azken saioa egingo dute asteazkenean

Herriko itsas ondarearen inguruan antolatutako hitzaldi-sorta otsailean abiatu zuen Udalak, eta bihar, maiatzak 25, izango da bosgarren eta azken aurkezpena. Arturo Elosegi Irurtia EHUko Ekologia katedradun eta Herrio natur-taldeko kideak emango du. Orioko natur ondarea: ezkutuko altxorrak, agerian izenburupean, gure errioaren inguruko habitat eta espeziei buruz arituko da Elosegi.

Orio ezaguna da arrantzaren inguruko kulturari, gastronomiari eta arraunari lotutako arrazoiak tarteko, eta ondare natural aberatsa ere badu. Errioari lotutako habitatak eta espezieak aztertuko ditu Elosegik eta, horrez gain, baita baserri ingurukoak ere, ondare hori ezagutzea, babestea eta ahal den neurrian berreskuratzea garrantzi handikoa baita etorkizunari begira.

Errioa, gure nortasuna hitzaldi-sortako saio guztiak bezala, ekitaldia grabatu egingo du Udalak eta webgunean jarriko du ikusgai.