Ekainaren 9an Europar Parlamenturako Hauteskundeetan bozka eman dezaketen herritarren zerrenda kaleratu du Udalak

2024ko ekainaren 9an, igandearekin, egingo dira Europar Parlamenturako Hauteskundeak, eta Orioko Udalak ikusgai jarri du herrian bizi diren hautesleen zerrenda, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Zerrenda udal-bulegoetan egongo da ikusgai apirilaren 22tik 29ra (biak barne), 8:30etik 14:30era.

Zerrendak ikusgai dauden bitartean, edozein pertsonak aurkeztu dezake erreklamazioa: zerrendatik baztertu dutelako (zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago) edo zerrendan sartu dutelako hala behar ez lukeenean.

Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta NANaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia erantsi behar dio.