Balearen Egunaren seigarren edizioaren egitarauaren barruan, Miren Egaña Goya hizkuntzalariak hitzaldia eskainiko du bihar, maiatzaren 5ean, 19:00etatik aurrera zimitorio zaharrean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko kidea da Egaña, eta Gure arrantzaleak Ipar Atlantikoan, baleetara bakarrik ez hitzaldia emango du.
XIII. mendetik aurrera, euskal kostatik Galiziara joandako euskal baleazaleen ibilbidea izango du hizpide Egañak. Gerora, XVI. mendetik aurrera, Ipar Atlantikoa gurutzatu zuten, Kanadako ur hotzetara, eta han, baleak ez ezik, bakailaoak, kastoreak, itsas txakurrak eta herri ugari topatu zituzten. XVII. mendean, halaber, Europa iparraldera ere jo zuten.
Honenbestez, Atlantikoaren bi aldeetan utzitako aztarnak azalduko ditu Egañak, hala nola, labeak, teilak eta, bereziki, euskal jatorriko leku-izenak… Eta saioak aukera emango du euskal arrantzaleen jarduna ulertzeko eta Orioko itsas ondarearekin lotutako pasarte historikoetan sakontzeko.
Balearen Eguneko programa osoa, hemen kontsultagai.
