Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren 40. urteurreneko kontzerturako gonbitak eskuragai daude, eskolan bertan

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak 40. urteurreneko kontzertua eskainiko du larunbat honetan, maiatzak 9, 22:00etan Karela kiroldegian. Emanaldirako gonbitak parte-hartzaileei banatu dizkiete lehenik, eta orain, eskuragai jarri dituzte eskolan, 14:30-19:00 ordutegian. Soberan gelditzen badira, kontzertuaren egunean ere eskuragarri egongo dira, kiroldegiko harreran.

Kontzertuaren egitaraua:

1. Txistu, esku-soinu eta gitarra taldeak, Musika eta mugimendua, Musika mintzaira, kantu eta dantzako ikasleekin. Gonbidatuak: Salatxo abesbatza. 

  • Marmoka dantza
  • Itsasontzi baten
  • Itsaso ondoan
  • Ixil ixilik

2. Soka taldea eta dantzako ikasleak. Gonbidatuak: Intza Unanue, Herege taldea, Etxabetarrak.

  • Itsasoa laino dago
  • Itsasoak gara
  • Zu gabe
  • Greziako itsasontzia

3. Trikitixa eta pandero taldea, eta dantzako ikasleak. Gonbidatuak: Imanol eta Iratz Urkizu, Bertso eskolakoak eta Iñaki Larrañaga.

  • Welcome to the Beach
  • Itsasoan urak haundi
  • Markonikin Ameriketara
  • Dotore datoz

4. Banda eta dantzako ikasleak. Gonbidatuak: Herege taldea, Imanol eta Iratz Urkizu, eta Iñaki Larrañaga.

  • Bertso doinua
  • Arrantza
  • Zortzi orduko ekaitza

5. Bukatzeko: Parte-hartzaile guztiek abestuko dute:

  • Abordatzera