Familiei zuzendutako maskara tailerrean izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte

Orioko Udalak eta Ganbara Sormen Tailerrak Maskara tailerra familian izeneko saio irekia antolatuko dute maiatzaren 29an, ostiralarekin, 17:00etatik 19:00etara. Tailerraren helburua da familian denbora partekatzeko eta sormena lantzeko aukera eskaintzea, eta izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 24ra arte.

Saioa doakoa izango da, eta Nerea Urdangarin eta Zorione Mendez arte-bitartekariak arduratuko dira bi orduko tailerra gidatzeaz. Gaztetxoek aukera izango dute gurasoekin, aitona-amonekin, anai-arrebekin, lehengusu-lehengusinekin edo nahi duten senideekin batera parte hartzeko, eta garrantzia handiagoa emango zaio esperientziari berari amaierako objektuei baino.

Parte-hartzaileek ez dute materialik eraman beharko, beharrezko material guztia bertan egongo baita. Eta izen-ematea egiteko bi aukera daude:

  • Email bidez: sormentailerra@gmail.com
  • Telefonoz: 652 702 237