Festa-batzordeak asteazkenean egingo du San Pedro festak antolatzeko hirugarren eta azken bilera

San Pedro jaiak antolatzeko hiru bilera ireki deitu zituen festa-batzordeak udaberrirako. Lehena martxoaren 24an egin zen, eta bigarrena apirilaren 14an. Hirugarrena bihar egitekoa zen, baina asteazkenera atzeratu da: apirilak 28, 19:00etan kultur etxean.

Saio guztien inguruko xehetasunak, hemen ikusgai.