Festa-batzordeak bilera egingo du abenduaren 20an

 

Pasatu berri diren San Nikolas festen balorazioa egiteko eta 2024ko San Pedro jaien inguruko lanketa hasteko, festa-batzordeak bilera egingo du aste honetan. Asteazkenean izango da, abenduak 20, 18:30ean kultur etxean, eta jaietako eragile guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.