Gospel kontzertua eta haurrentzako puzgarriak izango dira astelehenean

Udalaren Gabonetako programaren barruan, astelehenean, abenduak 30, gospel kontzertua eta haurrentzako puzgarriak izango dira. Kontzertua elizan izango da, 19:30ean; eta puzgarriak, berriz, Karela kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Batean zein bestean sarrera libre izango da, gonbitik hartu beharrik gabe.

Samaria Gospel Singers

Samaria Gospel Singers laukoteak emango du gospel kontzertua. Ines Goñi, Ivan Azkarate, David Lopez eta Borja Doñoro dira kantariak eta gospelaren oinarriak jarri zituzten egileen abestiak interpretatuko dituzte: Doris Akers, The Staple Singers, Clara Ward, Mahalia Jackson…