Gabonetako programaren barruan, Itsasoko erromesak dokumentala proiektatuko da kultur etxean abenduaren 29an, igandearekin, 18:00etan hasita. Dokumentalaren ondoren, bertaratzen direnek aukera izango dute dokumentalaren protagonistekin hitz egiteko eta galderak egiteko.
2007an, Orioko 27 herritarrek Donejakue Bidea egin zuten modu berezi batean: itsasoz eta traineruan. Aurrez ondo prestatu eta gero, urte hartako udan Irundik traineruan abiatu eta Galiziarainoko bidea egin zuten, etapaka, kostaldeko portuetan geldituz. Urtzi Garmendia oriotarrak, ondoren, Itsasoko erromesak izeneko dokumentala osatu zuen bidaian jasotako irudiekin. Dokumentala urte hartan bertan estreinatu zen, Orion, eta igandean berriro proiektatuko da.
Igandeko emanaldian parte hartuko dute erromesaldi berezi hura egin zuten hainbat herritarrek, eta, beraz, proiekzioaren ondoren, haiekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Sarrera doakoa da, eta ez da aurrez gonbitik hartu behar.