Haurraren loaren inguruko hitzaldia emango dute bihar Haurreskolan

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, haurraren loaren inguruko hitzaldia emango du bihar, martxoaren 6an, Nahia Alkortak. Haurren garapenean eta loan aditua da Alkorta, eta Udalaren laguntzarekin antolatutako saio honetan, gurasoei informazio erabilgarria ematea izango da helburua.

Hitzaldi irekia izango da, 17:00etan hasita, eta gaian interesa duten guztiek hartu dezakete parte.