Haurreskolak irakurketa goiztiarra sustatzeko saioa antolatu du kultur etxean datorren astelehenean

Datorren astelehenean, otsailak 3, irakurketa goiztiarra sustatzeko saioa antolatu du Haurreskolak, 17:30ean. Saioa doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik udal-liburutegian. Gehienez 20 lagunentzako tokia dago eta oraindik geratzen da plazaren bat libre.

Liburu Baby Kluba izenpean, irakurketa sustatzeko saioak egiten ditu Mestiza elkarteak Gipuzkoako liburutegietan; jarduera ludikoa, didaktikoa eta doakoa da, helburu duena literatura, musika, artea eta naturarako interesa sustatzea haur txikien eta beren familien artean. 0-3 arteko haurrei eta gurasoei bideratuta dago.

Iaz antolatu zituen Udalak horrelako bi saio eta, jendearen eskaera zegoela ikusita, Haurreskolak beste hau egitea erabaki du orain.