Herri baratzeen onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Adjudikatu dira herri baratzeen 44 partzelak, behin-behinean. Uztailaren 26an egin zen zozketa publikoa, eta eskatzaileen artean banatu ziren lursailak. Orain behin-behineko zerrenda argitaratu da Orioko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean. Lotura honetan dago zerrenda.

Zerrendan agertzen diren pertsonek horren aurkako erreklamazioak egin ditzakete bost egun balioduneko epean, bihartik, hilaren 12tik aurrera. Epe hori igarotzean, behin betiko zerrenda argitaratuko da, abuztuaren amaieran.

Lursailak behin betiko adjudikatzen direnean, onuradunei hiru eguneko epea emango zaie esleipena onartu edo baztertzeko.