Herriguneko trafikoan mozketa puntualak egingo dira datozen egunetan

default

Frontoia eraisteko lanak datozen asteetan hasiko dira. Lan horiek egiteko makinak herrigunera sartuko dituzte gaur hasi eta ostiralera bitarte, apirilaren 22tik 24ra, eta horretarako, trafikoa puntualki moztuko da.

Mozketa Eusko Gudari eta Ixarra kaleen arteko bidegurutzean egingo da, eta udaltzainak egongo dira trafikoa bideratzen. 15 minutu inguruko mozketa laburrak izango badira ere, ibilgailuek zain egon beharko dute bidea ireki arte. 

Saneamendu-sareko lanak ere datorren astean egingo direla kontuan hartuta, herrigunera autoarekin ez sartzeko gomendioa egiten die Udalak herritarrei. Horren ordez, Txanka-hondartzako bidea erabiltzea gomendatzen da.

Barkatu eragozpenak.