Orioko Udalak eta herriko kirol- eta aisialdi-jarduerak eskaintzen dituzten eragileek pasa den astean zabaldu zuten 2026ko udako eskaintzan izena emateko epea, hilaren 24ra arte. Izen-ematea Orioko Udalaren webgunean eskuragai dauden galdetegien bidez egin behar da, eta kiroldegian eskainitako ikastaroen kasuan, harreran egiteko aukera ere badago. Eragileek egindako eskaerari erantzunez, izena emateko epea beste astebetez luzatuko da, apirilaren 30era arte.
Orrialde honetan ikusi daitezke aurtengo eskaintzaren informazioa (egutegia, ordutegia, adina, prezioa…) eta izena emateko galdetegiak, antolatzaileen arabera antolatuta. Galdetegi horiek zabalik jarraituko dute hilaren 30era arte, eta une horretatik aurrera ere, leku libreak dauden ikastaroetan izena emateko aukera egongo da soilik, zuzenean eragileekin harremanetan jarrita (taulan zehaztutako posta elektronikoen edo telefono zenbakien bidez).
Txurrumuski aisialdi taldeak eskainitako udaleku irekien kasuan, behin epea itxita, ezingo da izena eman antolaketa arrazoiengatik. Eta Gazte Abentura jardueran lekuak betetzen badira, zozketa egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Izen-emateari lotutako zalantak argitzeko, Karela kiroldegiko harrerara jotzeko aukera dago, ohiko ordutegian:
- Astelehenetik ostiralera: 7:00-21:00
- Larunbatetan: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00
- Igande eta jaiegunetan: 09:00-13:00
