Herriko festetan barrakak, salmenta-postuak eta janari-postuak jartzeko baldintzak arautu ditu Udalak

2022ko San Pedro eta San Nikolas jaietan barrakak, salmenta-postuak eta janari-postuak jartzeko bete beharreko baldintzak arautu ditu Udalak: guneak, kopuruak, eskaerak egiteko epeak…

Baldintza-agiriak kontsultagai daude hemen.

Baldintza-agiri horietan zehazten da, besteak beste, nolako arauak bete behar dituzten barraka eta postu horiek garbitasunari buruz, hizkuntzaren erabilerari buruz edota ordutegiari buruz.

Barrakak eta postuak jartzeko eskaerak

Herriko festetan barraka edo posturen bat jarri nahi duenak idatziz eskatu behar dio Udalari, eredu normalizatu baten arabera.

Eskaerak aurkezteko epeak hauek izango dira:

  • San Pedro jaiak: 2022ko ekainaren 3ko arratsaldeko 14:30ak baino lehen.
  • San Nikolas jaiak: 2022ko azaroaren 4ko arratsaldeko 14:30ak baino lehen.