Herrio natura-taldeak landare inbaditzaileak erauzteko topaketa antolatu du

 

Ekainaren 15ean, igandearekin, Orioko kirol-portuaren alboko duna-eremuko landare inbaditzaileak erauzteko deialdia egin du Herrio natura-taldeak. 10:30ean kanpinaren sarreran egin dute hitzordua, eta laguntzeko prest dauden guztiek parte hartu dezakete. Lorezaintzako eskularruak eramateko eta bizikletaz gerturatzeko gomendioa egin dute.

Horrez gain, ekainaren 16tik 18ra, Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako ikasleen laguntza izango dute, DBHko ikasleak ere zeregin horretan arituko baitira egun horietan.