Arrantzale eta Harrotasunaren Egunean herria apaintzeko deia egiten die Udalak herritarrei

Argazkia: Orio GUKA

Aurten, ekainaren 28an, San Pedro bezperan, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna izango da eta, egun horretako programaren barruan, hainbat jarduera antolatu ditu festa-batzordeak: dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira; sardina-jana; ikuskizuna eta herriko saregile eta arrantzaleen omenaldia; herri-bazkaria; erromeria eta kontzertuak Herriko Plazan…

Herria festa giroan murgilduta egongo da egunotan, eta ospakizunari indar handiagoa emateko, Udalak dei egiten die herritarrei balkoiak apaindu ditzaten. Horretarako, aukera hauek proposatzen ditu:

  • Itsasoarekin eta arrantzaleen eta saregileen munduarekin lotutako elementuak jartzea: sareak, arrantzako aparejuak, arraunak, otarrak… 
  • LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunari lotutako apaingarriak jartzea: banderak, koloretako elementuak, mezu aldarrikatzaileak…  Saregile Orioko Emakumeon* Etxean banderolak eskuragarri daude.