Hezkidetza Mahairen ekimenez, Mireia Delgado ipuin-kontalariak Marrubiak basoan saioa egingo du ostiral honetan Pilliku plazan. LGTBIQ+ lanketaren baitan kokatutako jarduera izango da, 4 urtetik gorako haurrei eta helduei zuzenduta. 18:00etan hasiko da, eta plazan bertan egingo da, sarrerarik gabe.
Mireia Delgado pedagogo feminista, bitartekari literarioa eta ipuin-kontalaria da. Marrubiak basoan kontakizunaren bidez, LGTBIQ+ gaiaren lanketa egiten du, adin guztietako ikusleei zuzenduta.
Orion maiatzaren 30ean izango da, ostiralarekin. Saio dinamiko eta dibertigarria ez ezik, hausnarketarako aproposa ere izango da, eta Hezkidetza Mahaiak dei egiten die herritarrei hurbildu eta parte hartu dezaten.