Zabalik da turismo-bulegoko harreragile bat kontratatzeko hautaketa-prozesua, Lanbideren bidez

Orioko Udalak turismo-bulegoko harrerako langilea kontratatzeko deialdia kaleratu du. Kontratazio epea ekainaren 10etik irailaren 28ra artekoa izango da, bi hereneko lanaldian, goizeko eta arratsaldeko txandetan. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek maiatzaren 30era arte izango dute aukera izena emateko.

Eskaintzaren kodea 162025005402 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Izena emateko betekizunen artean daude, 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea, eta frantseseko eta ingeleseko erdi mailako ezagutza izatea.