Eguraldi onak lagunduta, herritar eta bisitari asko gerturatu dira egunotan Antillako hondartzara. Udako denboraldia hasi arte, ez da sorospen zerbitzurik, kabinarik eta zaborren aparteko bilketarik egongo. Horregatik, Orioko Udalak arretaz jokatzeko eta ingurua zaintzeko deia egiten die erabiltzaileei.
