2022ko ekainean aurkeztu zuen Udalak Emakume eta gizonen berdintasunerako II. plana, 2022-2025 aldiari zegokiona. Plan horrek Orioko emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan jarduteko estrategiak eta ekintzak jasotzen ditu. Epea bukatu aurretik, III. Berdintasun Plana lantzeko diagnostikoa egiten ari da orain, Kalaka kooperatibarekin elkarlanean. Eta plana osatzeko hainbat galdetegi prestatu ditu, Udaleko langileen, herritarren eta eragileen iritziak jasotzeko.
Herritarrei zuzendutako galdetegiak 27 galdera ditu, eta eragileenak, aldiz, 24. Biak dira anonimoak, eta Udalak dei egiten die herritarrei beren iritzia eman dezaten. Galdetegia martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.
Izan ere, jasotako erantzunen bidez, berdintasunaren alorrean Orioren egoera zein den zehaztu ahal izango du Udalak, eta herritarrek dituzten beharrak identifikatu. Aurrerago, lan-saio ireki bat ere egingo da. Ondoren, ekintza-plan bat garatuko da behar horiei erantzuteko eta berdintasunaren alorrean aurreratzen jarraitzeko.