Bihar, larunbatarekin, Inauterien festa ospatuko da Orion. Azken urteotan bezala, herriko eragileek eta Udalak egun osoko egitaraua prestatu dute, baina eguraldi txarra iragarri dutenez, aldaketa batzuk egin dira programan. Hau da biharko egitaraua:
- 11:00 Desfilea, Bikamiotatik abiatuta. 09:00etan jakinaraziko da desfilea egiten den edo ez, Udalaren sare sozialen bitartez.
- 14:30 Herri bazkaria, kiroldegian.
- 17:00 Mozorro eta dantza festa kiroldegian. Plazan egitekoan zen festa kiroldegira lekualdatu da. Herri bazkarian parte hartzen ez dutenek ere aukera izango dute kiroldegira hurreratu eta festaz gozatzeko, parte-hartzaile edo ikusle modura.
- 19:00 Orioko Txaranga, kiroldegian. Bertan abesti batzuk jo eta gero, eguraldiak laguntzen badu, kalejira Herriko Plazaraino.
Udalak eskerrak eman nahi dizkio Txurrumuski elkarteari, aurten ere Inauterien antolaketan buru-belarri ari direlako, eta biharko egunean moldaketak egiteko izan duten prestutasunagatik.
