Ithaka taldeak bi kontzertu emango ditu bihar

Ithaka musika talde oriotarrak bi emanaldi egingo ditu bihar, maiatzak 20, Orioko Herri Ikastolaren 50. urteurrenaren harira. Lehen emanaldia ikastolako ikasleentzat izango da, 11:00etan, eta 20:00etan herritar guztiei zabaldutako bigarren kontzertua eskainiko dute Herriko Plazan.

Leire Olariaga, Josune Freire eta Arantza Igartua oriotarrek eta Eneko Eizagirre zarauztarrak osatutako talde gazteak iaz kaleratu zuen lehen lana. Hemen dituzue entzungai haien doinuak.