Kultur etxearen atzeko igogailua itxita egongo da bihar, urtarrilaren 28an

Kultur etxearen atzeko igogailuan ura sartzen da euri asko egiten duen egunetan, eta Udalak zigilatu egingo du, inpermeabilizatzeko. Horretarako, aurrena, ainguratze-puntu batzuk jarri behar ditu, gero zigilatze-lanak segurtasunez egin ahal izateko.

Ainguratze-lan horiek bihar egingo ditu Udalak, urtarrilaren 28an, eta, beraz, lan horiek egiten diren bitartean (8:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera), igogailua itxita egongo da eta ezin izango da erabili.

Behin ainguratze-puntuak jarrita, zigilatze-lanak kanpotik egingo dira eta igogailua, bitartean, erabilgarri izango da.